Gimnastika 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan | |
---|---|
Mota | kirol diziplina olinpiko |
Honen parte da | 2020ko Udako Olinpiar Jokoak |
Data | 2021 |
2024 → | |
Kokaleku | Tokio |
Kirola | Gimnastika |
Osatuta | |
Gimnastika 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan hiru kategoriatan egingo da: gimnasia artistikoa, gimnasia erritmikoa eta ohe elastikoa. Gimnasia ekitaldi guztiak Tokioko Gimnasia Zentro Olinpikoa|Tokioko Gimnasia Zentro Olinpikoan antolatuko dira, 2021ean.
2021eko programa aldatu gabe egongo da 2016. urtekoarekin alderatuta, nahiz eta FIGak eskaera egin parkourrean oinarritutako beste ekitaldi bat onartzeko. Eskaerak eztabaida piztu zuen parkourra eta freerunning egiten duten taldeekin, kirola ez sartzeko presioa egin baitzuten, eta gimnastikatik erabat bereizitako kiroltzat hartzea eskatu zuten.[1]
Hasiera batean, aldi baterako leku gisa aurreikusi bazen ere, 2016. urtean, Tokio 2020ko agintariek berretsi zuten Gimnasiako Zentro Olinpikoa leku iraunkor bihurtuko zela, eta Jokoen ondoren konbentzio-zentro izango zela. Berritu baino lehen, 2020ko Udako Joko Paralinpikoetan Boccia lehiaketa hartuko duela espero da.[2]